Pandemia eta konfinamendua Agoitzeko zenbait emakumeren ikuspegitik

Martxoaren 8a eta Emakumearen hilabetearen baitan ekimen berezi bat eraman dute aurrera Agoitzen. Idazkera kreatibotik sortutako hainbat emakume desberdinen errelatoak batu dituzte zeinetan euren pandemia garaiko eta konfinamenduko bizipenak eta sentsatzioak biltzen diren. Hau kudeatze lanetan aritu da Karekin Kulturako Kati Leatxe eta gaurkoan izan gara honetaz berarekin solasean. Bihar (Martxoak 11) arratsaldeko 18:30tan Kultur […]

Irantzu Zabalza izan da Aezkoako Astean Behin jolasaren txapelduna

Konfinamenduan sortutako dinamika jarri zuen abian Aezkoako Gazte Asanbladak. Dinamika hori Aezkoako Astean Behin zuen izena, asteroko maiztasunarekin helarazten ziren 20 galderetako sortak . 10 aste eta gero 9 lagunek hartu zuten parte finalean, 30 galderei aurre egin behar zietelarik. 9etan onena Irantzu Zabalza izan da 24 punturekin bigarrenak 23 puntu lortu dituelarik. Finalaren errepasoa […]

Konfinamenduko Bertso saioa Irati irratian

Nafarroako Bertsozale elkartearen eta hainbat irratiaren arteko elkarlanaren fruitua dastatu ahal izan genuen. Hona hemen fruitu hori dastatu ezin izan duenarendako aukera. Partaideak: -Endika Legarra-Erika Lagoma-Joanes Ilarregi-Mikel Lasarte-Oskar Sanz De Acedo Gai jartzailea:– M.Mari Elosegi “Luze” Konfinamenduko Bertso Saioa Irati irratian

Mikel Antzaren hausnarketa, espetxea eta konfinamendua

Gaurko saioan Mikel Albisuk (Mikel Antzak) bideratutako audio-testua ipini dugu. Konfinamenduan gauden garai hauetan espetxeko egoera ezin burutik kenduta eginiko hausnarketa saioa. Testua: 5h49 goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan eta gogora etorri zait zenbatek jakingo ote duen batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita […]