Galuzerrita Txokoa: Ikasbidaia, Xeieskola eta zenbait ekimen berri

Berlinetik bueltatu berri topatu ditugu Garraldako ikasleak eta beren ikasbidaiaz solastu zaizkigu baita asteburuan izandako Xeieskolaren inguruan ere. Horren ondotik datorren asteko topaketak eta zenbait berritasun izan ditugu mintzagai.   Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:  

Garraldako eskola herriari irekiko diote larunbateko Xeieskolaren bitartez

Ikasturte potentea izaten ari da Garraldako eskolaren baitan, garaian World Cafe bat antolatu zuten Eskola eta herritarren erlazioa hobetu eta eskolako misioa gizartearekin batera kokatzeko. Orain beste aukera bat baliatu nahi dute eskola irekitzeko eta hortara dator Xeieskola, irakasle, ikasle eta gurasoen artean ondu duten jaia. Honetaz elekatzeko Garraldako irakaslea den Itziar Mitxelena Gamio izan […]