Sancho el Sabio Fundazioak erronkarierari buruzko euskarazko lan bat saritu du 2023ko Ikerketako Unibertsitate Lehiaketan

Joseba Lakarra UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren zuzendaritzapean, Leyre Rojo Horrillok egin duen ‘Erronkarieraren ikerketa–egoera gainbegiratuz’ lana izendatu du epaimahaiak lanik onena. Masterreko eta doktoregoko unibertsitate-ikasleentzat eratua izan da lehiaketa, euskal gaiei buruzko ikerketa sustatzeko eta Sancho el Sabio Vital Fundazioaren funtsak erabiltzeko. Rojok 1.000 euroko saria jasoko du eta bere lana erakundearen aldizkarian argitaratuko da. […]

“Nicolas Navallas, latorrigile baten oroimenean/En la memoria de un hojalatero” liburua aurkeztu dute Zangozan

Fernando Uhaldek eta Joseba Urretabizkaiak aurkeztu zuten atzo liburua Zangozako Kultur Etxean. Navallasen bizitza eta oroitzak jasotzen dira bertan, berak eginiko piezen bitartez. Zangozako azkeneko latorrigilea izanik, ondare handia joan zaigu bere heriotzarekin, baina orain, liburu honetan jasota geldituko da betirako. Ikusi Nicolas Navallasen bizitza eta lanak bere wikipediako sarreran.           […]