Hipotermia, depresioa eta antsietatea

Gaurkoan,urteko lehen aldia izan da Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugula. Hipotermiarekin hasi dugu lan saioa eta honi aurre egiteko hainbat gomendio eman dizkigu. Ondoren aldi askotan nahasten ditugun bi gaitz landu ditugu, Depresioa eta Antsietatea. Bertan balorean jarri dugu gaitz hauei aurre egiteko ze inportantea den ingurua. [Audio clip: view full post to listen] […]

Haurtzaroa eta alkoholik gabeko eguna

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Haurren eskubideen nazioarteko eguna dela eta haurren eskubide eta zainketaren inguruan aritu gara.Baita ere, duela gutxi, alkoholik gabeko eguna ospatu zen eta honen karietara alkoholaren inguruko hainbat datu eman dizkigu Jose Ignaciok. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Palma olioa eta edadeko pertsonak etxean

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubau osasunaren inguruan elekatzen eduki dugu. Lehenik Palma olioaren inguruko argipenak eman dizkigu, zer den eta zer dakarren olio hori kontsumitzeak. Bestetik hain zahartutako eskualde honetan egonik, edadeko pertsonak euren etxeetan eroso ibiltzeko hainbat gomendio eman dizkigu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Poztasuna ez da botila, papelina edo zigarro batean topatzen

Hala adierazi digu Jose Ignacio Ubau.Drogen kontrako nazioarteko eguna pasa berri, gai hau ekarri nahi izan digu. Jose Ignaciok ederki kontatu digu nola izan den drogaren ibilbidea eta ze ondorio dakarren drogen hartzeak. Alkoholak hartu du zentralidadea bukaeran, erabat normalizatua dagoen droga bait da. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Dietak eta Bularreko minbizia

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk dietaren eta bularreko minbiziaren loturak azaldu dizkigu. Aipatu digu bularreko minbizia ekiditzeko hainbat ikerketek mediterranear dieta aholkatzen dutela. Gainera ez gaitu hitzegin soilik prebentziorako baizik eta behin gaixotasuna edukita dieta on batek gaixotasuna gainditzea lortuarazi zaitzakeela ere aitortu digu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko