Osasuna eta gorputza II

Gaurkoan aurreko saioa jarraiki Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Goprutza eta osasunaren zainketari garrantzia emanez hainbat gomendio eman dizkigu: ariketa fisikoa egitea, medikamentuen erabilera neurtzea, fruten kontsumoa, arnasketan hobetzea, etxetresnen erabilera neurtzea eta Tisanak baloratzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aurretiazko Borondateak

Gaur Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Lehenik aurreko programaren errepaso txiki bat egin digu. Ondoren heriotza eta Aurretiazko Borondateen dokumentuaren inguruan aritu gara. Berak aitortu digu komenigarria dela dokumentu hau egitea eta arrunt erraza dela gainera, osasun etxean zita hartuta egin bait genezake. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Elikadura eta elikagaiak

Gaurko saioan,Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Elikadura hizpide hartuta lehenik elikagaietan zertan fijatu behar garen gomendatu digu. Ondoren elikadura orekatu bat eramateko egin beharrekoa ere azaldu digu. Oso interesgarria ere bergogoratzea nola izan behar duen hozkailuaren antolaketa. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Pasa dezagun negua modu osasungarri batean

Saio honetan,Eguberrietako otordu oparoak alde batera utzi nahi izan ditugu Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin. Berak hainbat aholku eman dizkigu gure helburua lortzeko. Ez hori bakarrik, katarro zein gripe epe honi aurre egitean, medikamentuak hartzen baditugu hainbat gomendio eman dizkigu, batez ere gidatzeari dagokionez. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko