Gureari eusteko deia Errigorako azken kanpainan

Urtero lez hemen da Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik eskura Errigora kanpaina. Aurten Eutsi Gureari leloa erantsi diote, aldarrikatuz bide horri eutsi eta aurrera egin behar dela. Kanpaina honetan, kontserbak eta olioa eskatzeko aukera ematen digute, aurten gainera ardoa gehitu dutelarik. Elikadura burujabetzan ere argiak dira emandako pausuak ia produktu guztiak ekologikoan eskuratzeko aukera baitago. Kanpainaren […]

Udaberri eguraldiari errepaso, aldaketari begira egin digu David de Andresek eguraldi iragarpena

Beno udaberri aro betean izan gara azken egun hauetan, tenperatura goxoak garairako esna genezake ez ohikoak izan direla ere. Hau guztia errepasatu dugu David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, gaur gertatu behar den eguraldi aldaketa komentatu digu eta egunez-eguneko iragarpena eman.      David de Andres Irati irratian

Lehen sektorean ezartzeko dauden laguntzak eta neurriak azaltzeko bilkura bihar Aribeko Aezkoako Etxean.

INTIAko Maria Ancin eta Ana Garcia etorriko zaizkigu Aribera lehen sektorean ezartzeko dauden betebehar eta laguntzak aurkeztera. Hainbat alorretan aldaketak daudenez tokian toki horrelako bilkurak egitea hobetsi dituzte eta Erriberrin egon ondotik gurera datoz azalpenak eman eta zalantzak argitzera. Hau aprobetxatuz beraiekin izan gara gaurkoan azaldu dezaten zein helburu dituen biharko bilkura horrek.   Informazio […]

Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]

Antizikloiaren garapena eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astebete berarekin izan gabe eta bagenituen gogoak berarekin solasteko ea zer nolako eguraldia espero dugun datozen egunetarako. Zeinekin izan behar du ba, David de Andresekin ez bada. Berarekin aritu gara antizikloiaz elekatzen eta aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen dugun iragarri digu ere.      David de Andres Irati irratian

RENURSE proiektua – Abandonatutako landa-guneak lehengoratzeak zerbitzu ekosistemikoetan duen eragina: landa-ingurunearen trantsizio ekologiko iraunkorrerantz eramatea helburu duena lantzen hasi dira Artzibarren

CSIC barruko Pirinioetako Ekologiaren Institutuak aurrera eramaten duen Renurse proiektuak hasi zuen pasa den urtarrilaren 19an bere bidea Artzibarren. Proiektua Next Generation Europar Batasuneko diru-funtsek finantzatzen dute eta bertan 20 ikerlarik egiten dute lan. Horietariko bat Maria Felipe Lucia dugu eta berarekin izan gara proiektua gertuagotik ezagutzeko. Proiektua bera despopulazioari modu jasangarrian egiteko zein aukera […]

Pertsonen eta lurraren inguruko erlazioaren ertzak landu ditu Marc Badalek bere lan berrian

Marc Badal Pijoan Luzaideko bizilagunak bere lan berria kaleratu du “Geografias de la ingravidez” izenburupean. Pertsonen eta lurraren erlazioa nola aldatu den hausnartu eta euren gogoetak plazaratu ditu 4 urtez lantzen aritu den lan honetan. Pepitas argitaletxearekin kaleratu du 245 orrialdeko liburua. Marc hainbatetan izan da gurean agroekologiaz edota bitartekaritza kulturalean eman dituen urratsen inguruan […]

Aldaketa klimatikoaz solastu eta eztabaidatzeko guneak plazaratuko ditu Aise kooperatibak Nafar Pirinioan

Askotan entzun dugun terminoa dugu Aldaketa Klimatikoa. Batzuk ezeztatzen dute beste batzuk aldiz onartu baina komunitateak nola nabaritzen duen gutxitan jakin izan ohi dugu, bada honi erantzuna emateko dator Aise Kooperatibak abian jarriko dituen Foro eta Elkarrizketa irekiak. Bi foro egitea aurreikusten dituzte horietako bat martxoaren 16an Erronkarin. Halere prozesua eta aldaketa klimatikoa lantzeko zenbait […]