Josetxo Paternainek Agoizko batiburrilloa aurkeztu digu

Potasetan lana amaitzean ikertzaile ikasketak hasi zituen eta ezkeroztik Agoitzen inguruko historia arakatzen ibili da Josetxo. Ikerketa guztietatik 37 hautatu eta liburu bat editatu berri du “Batiburrillo Agoizko” izenburupean. Berak ekarri dizkigu liburuan datozen zenbait pasarte eta kuriositate eta ikerketa lanetan jarraituko duela gehitu du ere.     Josetxo Paternain Irati irratian

Pirinioetako mendialdeko historia landuko duen kongresua larunbatean Auritzen.

Pirinioa eta bere historia landuko dituen kongresua antolatu dute Nabarralde fundazioak eta Auritzeko udalak. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 18ak bitarte iraunen duen kongresu honetan. Askotariko hizlari eta gaiak landuko dituzte kongresu honetan. Honen inguruan Nabarraldeko kide den Anjel Alcalde lagunarekin solastu gara gaurkoan. Informazioa eta izen ematea: NABARRALDE AURITZEKO KONGRESUA […]

Egun On, Auñamendi! Mendialdeko historiaren kongresua eta Karrape irratia

Gaurkoa Mendialdeko eta Nafarroako historiaren inguruko kongresuaren inguruan solastu gara Nabarraldeko Anjel Alcalde lagunarekin.. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Irailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Neska Gazteen topaketak eta 1521aren inguruko hitzaldia

Gaur arazo zenbait direla medio bi elkarrizketa berreskuratu ditugu, finantzaketa bila dabiltzan bi proiektuena alegia. Alde batetik, Lander Garro eta espetxea eta eritasuna lantzen dituen Tipularen Sehaska Kanta dokumentala ekarri dugu. Bestetik, Nafarroako Margaritaren Heptamerona euskaratzeko proiektua jaso dugu berriz ere Josu Jimenezen eskutik. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Nafarroako historiarekin jolasean

Aezkoako Bedratzi Taupadak-en baitan Aitor Pescador historialariak hitzaldi bat emanen du gaur Orbaitzetan arratsaldeko 19:30etan. Jolas bat bezala planteatu du hitzaldia, jendeak kontestuan jar dezan 1521ean gertaturikoak, bertan gertatutakoa ez baitzen ekimen puntuala bat izan hainbat ezaugarriren eta daten segida bat baizik. Honen inguruan solastu gara Aitorrekin.   Aitor Pescador Irati irratian

Mendiko Liberalen Konfederazioaz solasean

Gaur 1836.urtera arte bueltatu gara. Garai liskartsuak liberalak eta karlisten artean. Egoera berezi honetan Nafar Piriniotako bailarak Mendiko liberalen konfederazioaren baitan batu ziren, karlismoaren altxamenduari kontra egiteko. Honen inguruan solasteko Angel Garcia-Sanz Marcotegui Historia Garaikidean katedraduna eta “La Confederación Liberal de Montaña.1836-1837” lanaren egilea izan dugu gurean. Bere laguntzarekin ekimen honen hastapenak eta ondorioak zeintzuk […]

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.