Aezkoako Eguna, data finkatua eta kartel lehiaketa

Badugu aurtengo Aezkoako Egunerako data, irailaren 11,12 eta 13a. Baita tokia ere, Garralda. Baina ez da nobedade bakarra. Konfinamenduari aurre egiteko antolatzaileek kartel lehiaketa bat abiarazi dute uztailaren 19a bitarte. Guzti honetaz eta gehiagotaz solasteko Maite Loperenarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu dena, Entzun! Maite Loperena Irati irratian

Pirinioko Soinu Banda, 8. atala: Carlos Arcelus eta Errotaberriko istorioak

Gaurko honetan Garraldatik datorkigu kolaborazioa. Gaur Carlos Arcelus izan dugu musika eskatzen eta eskari horrekin Errotaberri tabernako gauak ekarri dizkigu gogora. Zenbat oroitzapen eta zenbat truko ligatzeko! Gora bihotzak! Abestiak: 1-Marea. El perro verde2- Prezioso feat Marvin. Voglio vederti danzare.3-Celtas cortos. La senda del tiempo4-Amparanoia. Que te den5-La Polla. Gol en el campo6-Eskorbuto. Historia triste7-ACDC. […]

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Eguna eta Pirinioko Soinu Bandaren 8. atala

Gaurko saioa Aezkoako Egunaren inguruan elekatzen ibili gara Maite Loperena lagunarekin. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Errotaberriko historia barnebildu digu Carlos Arcelus lagunak. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 8.atala: Auritzeko Gazteak

Bizkaiatik Auñamendira itzultzea tokatu zaigu Auritzeko Gazteen eskutik, beraiek aurkeztu baitute gaurko zerrenda. Genero anitzadun zerrenda beraien esanetan, holako koadrila osatzen baitute. Hau erritmoa jarri diguzutena lagunak! Abestiak: Makilakixki (skabidean) Shane McGowan’s basque paddys (bizardunak) Bozgorailuetatik (Esne beltza) Sagarra jo! (Kalakan) Si veo a tu mama (bad bunny) Gertu (Nogen) Beti elkarrekin (Des-kontrol) Beste behin […]

Egun on, Auñamendi! Irati mankomunitateko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 8.atala

Gaurkoan Irati Mankomunitatetik jasotako abisua helarazten hasi dugu saioa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan erritmoa Auritzeko Gazteek jarri digutelarik. Izenburua: Martxoaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 7.atala: Jon Gurtubai

Oraingo honetan Bizkaia aldera jo dugu, Arratiara eta bertan Arratiako Zekorra den Jon Gurtubairekin egin dugu topo. Hara eta hona ibili gara, Euskal Herritik, Estatu batuetara. Abestiak: Leixibatxoa – Hiru truku Rolling- The riff truckers Piano man- Billy Joel Itxaropena – Su ta gar Hey jude – Beatles Izar ederrak- hiru truku Xorieri mintzo zen […]

Egun on, Auñamendi! Berri kuriosoa eta Pirinioko Soinu Bandaren 7.atala

Gaurkoan atzo bolo-bolo ibili zen Britney Spearsen inguruko berria ekarri dugu gurera. Antza deklarazio batzuen harira sare sozialetan komunistatzat hartu omen dute. Bukatzeko Pirinioko Soinu Banda egitasmoarekin jarraitu dugu gaurko egunean Arratiara bidaiatu dugularik bertatik bidali baitigu Jon Gurtubaik berak eginiko zerrenda. Izenburua: Martxoaren 26ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 6. atala: Abaurregainako gazteak

Atzoko 5. atala Su Ta Gar taldearekin amaitu eta gaurkoan hasi dugu ere. 6. atal honetan Abaurregainako gazteak eginiko zerrenda izan dugu. Euskal Herria, Asturias eta Herrialde katalanak igaro ditugu beraien laguntzaz. Milesker aportazioagatik lagunak! Abestiak: Sutagar – Zure baitan Rotten XIII – Eguzkiaren argia Itaca band – Apropa’t Txarango – Tanca els ulls Tristtan […]

Egun on, Auñamendi! Bidausi mankomunitateko abisua eta Pirinioko soinu banda 6. atala

Gaurko saioan Bidausi Mankomunitatetik jasotako abisua pasa dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Banda egitasmoarekin jarraitu dugu eta gaur Abaurregainako gazteek hartu dute Garraldakoen tokia. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mikel Antzaren hausnarketa, espetxea eta konfinamendua

Gaurko saioan Mikel Albisuk (Mikel Antzak) bideratutako audio-testua ipini dugu. Konfinamenduan gauden garai hauetan espetxeko egoera ezin burutik kenduta eginiko hausnarketa saioa. Testua: 5h49 goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan eta gogora etorri zait zenbatek jakingo ote duen batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita […]