Egun on, Auñamendi! Autobusen inguruko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 10. atala

Gaurkoa bus zerbitzuen inguruko ohar bat plazaratzen hasi dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingoan bere urtebetetzea probestuta gure esataria den Eneko Villegasek jarri ditu 10 abestiak. Izenburua: Apirilaren 1eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoak Jakin Nahi Du eta Astean Behin Aezkoako Gazte Asanbladarekin solasaldia

Programazio oparoa prestatzen ibili izan dira Aezkoako Gazte Asanbladako lagunak. Bere garaian Aezkoak Jakin Nahi Du dinamika abiatu zuten jendearen jakintzak elkartrukatzeko eta arrakasta handia lortu 50 bat lagunek prest baitziren modu batean edo bestean parte-hartzeko. Alarma egoerak hala ere dena bertan behera utzi du, baina ez dira geldirik geratu eta Aezkoako Astean Behin jolasa […]

Pirinioko Soinu Banda, 9.atala: Lorentxoina etxea

Gazta ona egiteko ez ezik, musika hautatzeko ere abilezia erakutsi disgute. Gaur Lorentxoina etxeko lagunak izan ditugu kantuen zerrenda osatzen. Ze giro goxoa jarri diguten gure irrati uhinetan! Abestiak: 1-soldadito marinero-FITO;2. Orbaizetako menditan-Etxamendi eta Larralde;3.errepidean-ZETAK; 4.Rico deprimido_KAOTIKO; 5.Rumore-SA;6.Zaldi zauritua_BTX; 7. MAdre tierra-Chayane; 8. Aukera berriak_ETS; 9: lerro hutsen artean_SKAKEITAN 10. Musua_PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS Lorentxoina […]

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Gazte Asanblada eta Pirinioko Soinu Banda 9.atala

Gaurko saioa Aezkoako Gazte Asanbladak abian jarritako iniziatibak errepasatu ditugu Oihane Ordoñezen laguntzarekin. Dinamika hauek Aezkoak Jakin Nahi du eta Astean Behin liratezke. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan Lorentxoinako lagunak gidari izan ditugularik. Izenburua: Martxoaren 31ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoako Eguna, data finkatua eta kartel lehiaketa

Badugu aurtengo Aezkoako Egunerako data, irailaren 11,12 eta 13a. Baita tokia ere, Garralda. Baina ez da nobedade bakarra. Konfinamenduari aurre egiteko antolatzaileek kartel lehiaketa bat abiarazi dute uztailaren 19a bitarte. Guzti honetaz eta gehiagotaz solasteko Maite Loperenarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu dena, Entzun! Maite Loperena Irati irratian

Pirinioko Soinu Banda, 8. atala: Carlos Arcelus eta Errotaberriko istorioak

Gaurko honetan Garraldatik datorkigu kolaborazioa. Gaur Carlos Arcelus izan dugu musika eskatzen eta eskari horrekin Errotaberri tabernako gauak ekarri dizkigu gogora. Zenbat oroitzapen eta zenbat truko ligatzeko! Gora bihotzak! Abestiak: 1-Marea. El perro verde2- Prezioso feat Marvin. Voglio vederti danzare.3-Celtas cortos. La senda del tiempo4-Amparanoia. Que te den5-La Polla. Gol en el campo6-Eskorbuto. Historia triste7-ACDC. […]

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Eguna eta Pirinioko Soinu Bandaren 8. atala

Gaurko saioa Aezkoako Egunaren inguruan elekatzen ibili gara Maite Loperena lagunarekin. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Errotaberriko historia barnebildu digu Carlos Arcelus lagunak. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 8.atala: Auritzeko Gazteak

Bizkaiatik Auñamendira itzultzea tokatu zaigu Auritzeko Gazteen eskutik, beraiek aurkeztu baitute gaurko zerrenda. Genero anitzadun zerrenda beraien esanetan, holako koadrila osatzen baitute. Hau erritmoa jarri diguzutena lagunak! Abestiak: Makilakixki (skabidean) Shane McGowan’s basque paddys (bizardunak) Bozgorailuetatik (Esne beltza) Sagarra jo! (Kalakan) Si veo a tu mama (bad bunny) Gertu (Nogen) Beti elkarrekin (Des-kontrol) Beste behin […]

Egun on, Auñamendi! Irati mankomunitateko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 8.atala

Gaurkoan Irati Mankomunitatetik jasotako abisua helarazten hasi dugu saioa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan erritmoa Auritzeko Gazteek jarri digutelarik. Izenburua: Martxoaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 7.atala: Jon Gurtubai

Oraingo honetan Bizkaia aldera jo dugu, Arratiara eta bertan Arratiako Zekorra den Jon Gurtubairekin egin dugu topo. Hara eta hona ibili gara, Euskal Herritik, Estatu batuetara. Abestiak: Leixibatxoa – Hiru truku Rolling- The riff truckers Piano man- Billy Joel Itxaropena – Su ta gar Hey jude – Beatles Izar ederrak- hiru truku Xorieri mintzo zen […]