Aezkoako eguna bedratzi taupadetan zatituta

Aurten ere ez da Aezkoako Eguna ospatuko baina honen ordez Aezkoa Kultur Elkarteak Aezkoako Bedratzi Taupadak ekimena jarri du abian. Ekimen honek, Aezkoako herri bakoitzean ekitaldi bat egitea du xede udan zehar. Asteburu honetatik hasi eta irailera bitarte zenbait ekitaldi izanen ditugu. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin hitz egin dugu.     […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Aezkoako Egunaren eta honen ordez sortutako Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin solasten hasi dugu saioa. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badatoz hurrengo hiru-hilerako Gupirinioaren formakuntza saioak

Behin aurreko hiru-hilabeteko formakuntzak amaituta beste eskaintza bat dakarkigute Gupirinioa lantaldeko lagunak, Arte plastikoak eta Dantza Urbanoa eta Narratiba komunitarioa jorratzeko tailerrekin. Honen inguruan Gupirinioko dinamizazio taldeko kidea den Oihane Ordoñez izan dugu gurean solasean. Tailerretan izena emateko: Izen Emate orria Oihane Ordoñez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko Kaleko Kulturaren Kolorea, Gupirinioa formakuntza eta Erronkariko konexioa

Saio hau Agoitzen hasi dugu, Kaleko Kulturaren Kolorea ekimena ezagutzen Joseba Corera Kultur zinegotziaren ahotik. Ondoren, hiru-hilabete honetarako Gupirinioak antolatu dituen formakuntza tailerrak ekarri dizkigu Oihane Ordoñezek. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape Irratia eta Oihane eta Josebaren zerrenda

Gaur saioa Oihane Ordoñez eta Joseba Amatriak eginiko zerrendarekin hasi gara. Zerrendaren erdian etenalditxo bat egin eta Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsatik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda 14.atala: Oihane Ordoñez eta Joseba Amatria

Aetz gazteak izan ditugu gaurkoan gidari, Joseba Amatria eta Oihane Ordoñez, beraiek sortutako zerrenda potentea izan dugu. Jarri eta igo bolumena! Milesker lagunak! . Abestiak: 1-Azulejo frio – Txarrena2- Elurretan – Herdoil3-Corazon de tango – Doctor Deseo4-Jainkoetan sinisten – SMOG5-Rojitas las orejas – Extremoduro6-Seguimos en pie – Kaleko Urdangak7- Perra vida – Arkada Social8-Orain eta […]

Egun on, Auñamendi! Aezkoako egunaren kartel lehiaketa bergogoratzen eta Pirinioko Soinu Banda 14. atala

Aurreko asteko Maite Loperenaren elkarrizketa berreskuratu dugu gogora ekartzeko abian dela kartel lehiaketa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandaren tartea izan da. Gaur Joseba Amatriak eta Oihane Ordoñezek sortutako bikoak gidatu du tartea. Izenburua: Apirilaren 7ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoak Jakin Nahi Du eta Astean Behin Aezkoako Gazte Asanbladarekin solasaldia

Programazio oparoa prestatzen ibili izan dira Aezkoako Gazte Asanbladako lagunak. Bere garaian Aezkoak Jakin Nahi Du dinamika abiatu zuten jendearen jakintzak elkartrukatzeko eta arrakasta handia lortu 50 bat lagunek prest baitziren modu batean edo bestean parte-hartzeko. Alarma egoerak hala ere dena bertan behera utzi du, baina ez dira geldirik geratu eta Aezkoako Astean Behin jolasa […]

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Gazte Asanblada eta Pirinioko Soinu Banda 9.atala

Gaurko saioa Aezkoako Gazte Asanbladak abian jarritako iniziatibak errepasatu ditugu Oihane Ordoñezen laguntzarekin. Dinamika hauek Aezkoak Jakin Nahi du eta Astean Behin liratezke. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan Lorentxoinako lagunak gidari izan ditugularik. Izenburua: Martxoaren 31ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko