Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex eta eskopeta titulua duen istorioa ekarri digu gure lagunak. Ondoren Jose Antonio Perales izan dugu muga eta kontrabandoaz solasten. Bukatzeko Irulegi irratitik bidalitako berria ipini ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Intsumisioaren testigantza jasotzeko lana

“2 urte eta 4 hilabete” izenburua dauka intsumisioaren inguruan eraikitzen dabiltzaten dokumental berria. Proiektu honetaz solasteko dokumentalaren zuzendaria den Lander Garrorekin izan gara. Proiektua intsumisioaren testigantza jasotzea du helburu eta horretarako 6 pertsona intsumituen testigantzak ardatz hartuta eraiki dute proiektua. Landerrek aipatu bezala, intsumisioarekin kolektibo moduan amaitu bazen, era horretan eraman nahi dute proiektua aurrera, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Martin Juanenaren laguntzarekin hasi dugu Aralar irratian. Ondoren , Lander Garro zine zuzendariarekin izan gara, 2 urte ta 4 hilabete izenburua duen bere hurrengo proiektuaz mintzatzeko. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu hiena Denisovatik kanpoko lehen denisovarraren inguruan solasten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren […]