Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Iosune Murillo izan dugu Orondritzeko Jaien inguruan solasten. Ondoren Xabier Irujo ikerlaria izan dugu Orreagako, edo hobe esanda Errozabalgo gatazkaz eta horren inguruan argitaratuko liburuaz berbetan. Bukatzeko Julian Gabasekin egon behar ginen baina ezin izan dugu kontaktatu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren […]

Orreagako gatazkaren 2018ko urtemuga

Gaur, saioan Mikel Del Rio izan dugu Orreagako gatazkaren urteurrena dela eta antolatu diren ekimenen zerrenda errepasatzeko. 20 bat lagun aritu dira programazioa betetzen eta zinez interesgarria egin dute. Aurten ere aldaketa bat izan da, tronu-hartzea Luzaiden izanen baita urtean zehar eginiko lana eskertuz eta bertan gatazkaren inguruko museoari bultzada eman nahiean. Berak aipatu bezala […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Orreagako gatazkaren inguruko ospakizunekin hasi gara, horetarako Mikel Del Rio izan dugu programa errepasatzen. Bigarrenik Xanti Begiristain izan dugu zeinek Orreagako eta oro har muga arkitetonikoen salaketa egiten duen testua ekarri digun. Bukatzeko Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika pasatzen eta Leitzako Bestetara joateko gonbitea luzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan saio berezia izan dugu, Garaioa Udan ekimenaren baitan hainbat lagun etorri zaizkigu programa aurrera ateratzeko. Gaurkoan ez da ohikoa izan baina majikoa izan da zinez, gazte hauek egindakoa. Oporraldiaren deskribapena, udako berria eta MJ lanak ere egin dituzte. Irati irratitik eskerrik beroena Garaioa Udan antolatzen ibilitakoei eta nola ez gerturatutako Pablo, Alvaro, Daniel, Cesar, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, lehenik Martin Juanenari bisita egin diogu Aralar irratira hango berriak ekarri ditzan. Gero Info 7ko lagunek Jose Mari Agirresarobe eta Arantxa Oiartzabal Duintasuna plataformako kideei eginiko elkarrizketa ekarriko dugu pentsioen ingurukoa. Bukatzeko asteburuak utzitako hotsak izan ditugu entzungai. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 7ko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Karlos Buenoren Lehoskotik atala izan behar genuen baina ez dugu aukerarik eduki. Eduki duguna aldiz Info 7 irratiko lagunek Palestinako brigada feministaren inguruko elkarrizketa izan da. Bukatzeko Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 3ko saioa Iraupena: 2:45 […]

Landarterendako azken ukituak

Panoramak 18 ekimena prestatzen ari da buru-belarri, halere tartetxoa hartu du gurekin solasteko. Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Landarteren nondik norakoak azaldu dizkigu eta baita larunbaterako hainbat jarraibide ere. Kartela ibilbidearekin: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Lehen sorospenak ezinbestekoak dira bizitzak salbatzeko

Hori aipatu digu Auritzeko Osasun zentroan erizaina den Idoia Elizondok. Ostiralean Garaioan, Garaioa Udan programaren baitan, lehen sorospenen inguruko hitzaldia emanen du eta gaurkoan horri buruz aritu gara. Lehen sorospen on bat eginez gero kinka larrian dagoen pertsona baten bizitza salba dezakegu eta honezkero gomendagarria da nozio batzuk edukitzea, Idoiaren esanetan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Erasoa, dispertsioa eta hondartzetako ekimena

Guzti honetaz solasteko Etxerateko bozeramaile den Urtzi Errazkin izan dugu. Azken gertakariak errepasatu ditugu berarekin bai Algecirasko autobusak jasandako erasoa eta baita Kepa Arronategi presoaren senideek jasandako istripu arina. Bi gertakari hauek Urtziren esanetan dispertsio politika ankerraren erakusleiho dira eta behingoz indargabetuta egon beharko litzateke dispertsio politika. Honi erantzuna emateko mobilizatzea beharrezkoa denez, asteburu honetan […]

Parrandazale izatea ohitura bilakatu zenekoa

Halaxe da, ostiral honetan hasten direlakoz Orotz Beteluko jaiak eta lehen egunean parrandan mantentzen diren horien ohiturak programazioan sartu dituzte aurten. Holaxe esan digu gaurko saioan Jon Bizkai Orotz Beteluko bizilaguna, Sanferminetan urrezko katxia ematen bada, hemen dianak eta hamaiketakoa, gau osoa dantzan aritzen diren nekaezin hoien omenez. Adin guztietarako programazioa dute, beraz ez dago […]