Kamioi bat jausi da Aribe eta Orbara artean

Gaur goizean hormigoi-makina zeraman kamioi bat 10 metrotako amildegi batetik behera jausi da Orbara eta Aribe lotzen duen errepidean. Lekukoek diotenez beste kamioi batekin topo eta maniobra egiten zegoela jausi da. Suhiltzaileak, foruzaingoa eta Osasunbideako langileak gerturatu dira kamioi gidaria hartatzeko. Zaurituta egonik Nafarroako Ospitalera eraman dute gerturatutako helikopteroarekin.

Asteburuan Urruxkide Eguna

Gaurkoan Xabier Diaz eduki dugu,Zaraitzuko bailararen Urruxkide egunaren antolatzaileetako bat. Berak aipatu bezala asteburu honetan izanen da eta gauza aunitz izanen dira. Ostirala memoria historikoari tartea irekiko diote Joseba Eceolaza eta Edurne Beaumont-en laguntzaz. Larunbatean aldiz Gorza eta Igarin izanen dira ospakizun nagusiak. Baita ere ederki azaldu digu nondik datorren Urruxkide Eguna hitza, oso interesgarria […]

Birding-a eta ekoturismoa

Gaurko saioan Miren Arrigain eduki dugu, Bizibiziki enpresako kidea zein Ornitolan enpresarekin Lindus 2 proiektua kudeatzeaz arduratzen den. Mirenek aipatu digun moduan turismoa modu jasangarrian aurrera eraman eta hemengo biztanleriaren laguntzaz hauspotu nahi dute, horretarako diagnostikora gonbidatu gaitu. Diagnostiko bilera, larunbata irailak 2 arratsaldeko 17:00 Auritzeko kultur etxean Gonbidapena: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Xabier Diaz izan dugu Zaraitzuko Urruxkide egunaz mintzatzen. Gero Miren Arrigain aritu zaigu BiziBizikiko kidea Lindus 2 eta ekoturismoaren inguruan hizketan . Bukatzeko Aralar irratira joan gara eta Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 […]

Erleak eta gizakia

Gaurko saioan Eduardo Perez de Obanos albaitari eta erlezaina eduki dugu, ostiralean emanen duen hitzaldiaz hitzegiten. Baita ere probestu dugu erleen garrantziaz jabetzeko. Eduardok aipatu digu erleek zeharkako polinizazioaren erantzule direla eta galduko bagenitu asko galduko genukeela gizakiok ere. Hitzaldia Ostirala Irailak 1 arratsaldeko 19:00etan Auritzeko Kultur etxean Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan lehenik Eduardo Perez de Obanos izan dugu erle eta gizakion arteko elkarbizitzaz hitzegiten.Ondoren Lesakara jo dugu non Julen Zelaietak aritu zaigu Xorroxin irratitik. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea peritonitisaz eta Zaldien jarrera-sozialetaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ahuztuaren 28ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan fundamentalismoaz aritu gara elekatzen. Bestetik ere Gartxot Hualde izan dugu The Guilty Brigade taldeko ahotsa larunbatean eskenatoki gainera igoko bait dira Auzperriko Jaigunean. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasekin egoteko eta harekin errepasatu dugu Erronkariko agenda. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , […]