Kamioi bat jausi da Aribe eta Orbara artean

Gaur goizean hormigoi-makina zeraman kamioi bat 10 metrotako amildegi batetik behera jausi da Orbara eta Aribe lotzen duen errepidean.
Lekukoek diotenez beste kamioi batekin topo eta maniobra egiten zegoela jausi da.
Suhiltzaileak, foruzaingoa eta Osasunbideako langileak gerturatu dira kamioi gidaria hartatzeko. Zaurituta egonik Nafarroako Ospitalera eraman dute gerturatutako helikopteroarekin.

Iruzkindu