Aste santua eta kirol probak

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Aste santuan gure zonaldean ibilitako turismoa aztertu dugu. Baita ere Euskal Herriko Bizikleta kirol proba aintzat hartuta baloratu dugu zer nolako inpaktua duten holako ekimenak etorkizuneko turismoan. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin aste santuko turismo datu eta kirol probak turismoan duten eraginaz aritu gara eta Xanti Begiristainek torturaren inguruko hainbat datu eman dizkigu.Baita ere gurean izan dugu Inaxio Oiartzabal Sareko kidea larriki dauden gaixoen inguruko informazioaz eta epe motzean deitutako mobilizazioetaz hitzegiten. Saio honetan ere […]

Militarrak Erroibarren

Gaur jakin dugunez Espainiako militarrak izan dira maniobretan Erroibarren. Zehazki ibilgailuak Sorogaineko bidegurutze ondoan utzita oinezko bidea hartu dute eta Donejakue bidean barna igaro dira. Gogoratu behar da duela hilabete eskas ere Iratiko Oihanean ibili zirela eta Zaraitzu eta Aezkoako batzarreak gogor gaitzetsi zutela euren presentzia bertako biztanleen egunerokotasuna eta ingurumenaren kaltea argudiatuta. Kasu honetan […]

Berdintasun bidean Bolant egunean

Jon Arrikaberri Bolantetako kidea izan dugu gurean. Aurten lehen aldiz dantzatu zezaketen emakumezkoak Jauziak eta berarekin batera balorazioa burutu dugu. Aitortu digu egun borobila izan zela igandekoa eta Luzaidera hurbildutako denek zapore onarekin joan zirela. Goi-buruko Argazkia:Felix Lizarraga Araiz Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Sorpresa jaso, sorpresa eman

Unai Laso-rekin hizketan egon gara, Eskuz banakako lehen mailako txapelketa hasi bait du. Ederki azaldu digu sorpresa jaso zuela enpresak deitu zuenean eta aitortu digu ere nahiko urduri igaro zituela Albisuren aurkako partidua jokatu aurretiko uneak. Zintzoki esan digu ere partiduz partidu joango dela eta disfrutatzea duela helburu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jon Arrikaberri izan dugu gurean Bolant egunaren balorazioa egiten. Gero ere Koldo Zarate Euskal Herrian Euskaraz(EHE)-eko kidea izan dugu gurean eztabaida prozesua eta euren kanpaina berria azaltzen. Bukatzeko Unai Laso Bizkarretako pilotaria izan dugu gurean eskuz banakako txapelketa nola hasi duen kontatzeko intentzioakin. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Pirinioa herri, Pirinioaz harro!

Hauxe da atera dezakegun ondorioa, Pirinioan herri bat badela eta euren ezaugarrietaz harro dagoela. Pasa den aste bukaeran (ostegun eta ostiralean) argi geratu zen Pirinioetan lan eta bizi nahi dugula eta argiago irudiatu zen Orotz Betelun. Lehen pausua ostegunean eman zen Orotz Beteluko Denak bat elkartean etxebizitzaren inguruko mahainguruarekin, non bertan azaleratu ziren gazteek Pirinioan […]

Pirinioan bizitzeko alternatibak

Gaurkoan etxebizitzaren inguruko mahaingurua ekarri nahi izan dugu gurera. Mahainguru honetan hainbat ikuspegi ezberdinetako testigantzak jaso zituzten Pirinioan Lan eta Bizi dinamikako kideak eta testigantza hoietatik esanguratsuak iruditu zaizkigu Ainara, Eduardo eta Iñigorenak. Hona hemen euren tartea: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen] Mahainguru osoa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu Falcon 9 espazio untziaren birziklatzeari buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero ere aurreko ostegunean egondako “Etorkizuna pirinioan, Etxebizitza” mahainguruaren zati bat ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 18ko saioa Iraupena: […]