Egun On, Auñamendi! Abisuak, Aralar irratia eta Sorginen mitoa

Gaurko saioa abisu bat pasatzen hasi dugu. Ondoren Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Amaia Nausia Pimoulier historian doktorea izan dugu sorginen mitoa deseraikitzen hitzaldia eman behar baitu arratsaldean Agoitzen. Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia, egur loteak Aezkoan eta Aitziber Larrearen zerrenda

Gaurkoa Aezkoako batzarreak helarazitako egur loteen abisua pasatzen hasi dugu. Ondoren, Aitziber Larreak helarazi zigun kantu zerrenda berreskuratu dugu tartean, etenaldi bat eginez Karrape irratiko Unai Zabaletaren kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aste hasierako abisuak eta Martinez Saura sendiaren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak, Astean Behin jolasekoak eta euskaltegikoak kasu. Bukatzeko, Saura Martinez sendiak egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezaten. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko