Aezkoako Batzarrerako bozak igandean, EH Bildu Aezkoako kideekin solasaldia

Igandean izanen dira hauteskundeak ibarreko juntarako. Hautagaitza bakarra aurkeztu da, eraberritua eta programa parte-hartzaile batekin. Hau guztiaz solasteko Aezkoako EHBilduko hautagaitzako Leire, Gonzalo eta Karlosekin egon gara hitz egiten. Datorren legealdirako gardentasuna, lana tokiko garapena eta parte hartzea izango dute irizpide eta helburu. Beste hautagaitza bat egotea nahiko lukete lehia horrek aberasten baitu baina ez […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Batzarrerako bozak, Zaporeak-en janari bilketa eta Joxemiel Bidadorren olerkiak

Saio honetan Aezkoako Batzarrerako hauteskundeekin hasi gara. Gurean izan ditugu EH Bilduko hautagaitzako Karlos, Gonzalo eta Leire. Honen ostean, Zaporeak elkarteak deitutako janari bilketaz aritu gara bertako partaide den Fermin Artolarekin. Bukatzeko, Joxemiel Bidadorren lau olerki eder ekarri dizkigu Xanti Begiristain Madotzek ohiko kolaborazioaren barnean. Izenburua: Irailaren 24ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]