Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel? estreinaldia, Karrape irratia eta AEK-ko matrikulazio kanpaina

Gaurko saioan Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu izan ditugu Non Dago Mikel dokumentalaren estreinaldiaz mintzatzen. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren partetik kronika jasotzera. Bukatzeko, Etxabarrengoa bisitatu dugu Izaskun Zabaltzaren eskutik AEK-ko matrikulazio kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Non Dago Mikel? dokumentalaren estreinaldiaz solasean

5 urte egon dira proiektua garatzen. Mikel Zabalza kasuaren inguruan argi izpia izan nahiean hasi ziren Ahotsa.infoko lagunak, tartean Miguel Angel Llamas zutelarik. Gora behera batzuk tarteko beranduago gehitu zitzaien Amaia Merino zine zuzendaria. Auzolanean sortutako lanak argia ikusi zuen atzo Donostiko Zinemaldian. Estreinaldiaz eta proiektuaz orokorrean aritu gara lehen aipatu ditugun bi lagunekin. Fruituak […]