Bihar estreinatuko da Auñamendi Zinema proiektua Auritzen

Garaitzeko Asi Elutseder elkartearekin elkarlanean martxan jarritako proiektua dugu Auñamendi Zinema, zeina zonaldeko kultur eskaintza eta giza-elkargune izan nahi duen. Estreinaldia izanen da bihar eta a zer nolako estreinaldia, Irati Filmarekin irekiko baititu ateak proiektua. Proiektuaz Garaitzeko Asiko kideak diren Arantxa Iriarte, Maite Astiz eta Pello Nuñorekin solastu gara gaurkoan.          Arantxa […]

Kantu eguna ospatuko dute larunbatean Auritzen

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak abiatu zuten uda hasieran “Elkartzen gaituzten abesti zaharrak” proiektua eta hainbat ekimen eta ekitaldien ostean iritsi da larunbat honetan Kantu Eguna ospatzeko ordua. Bertan, berreskuratutako Erroibarko 5 kanta eta Auritzeko 3 abestu eginen dituzte bertakoek. Proiektu honen nondik norakoak eta Kantu Eguneko egitaraua Garaitzeko Asi Elkarteko Arantxa Iriarteren laguntzarekin errepasatu […]

Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua

Saio honetan Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi gara. Gaurkoan Ikurrin kontuak izenburudun auzolotsa ekarri digu gurera. Ondoren, Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek abian jarritako Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua ezagutu dugu Arantxa Iriarteren laguntzarekin. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko