#AgertxoPirata: Euskal Herriko 7 hiriburuak batuko dituen erronka solidarioa

Aspanovas elkartea ezagututa beste lagun batekin egin dugu topo, elkarte honendako dirua ateratzeko erronka burutuko duen laguna, Ander Txakartegi alegia. Berarekin batera proiektua nondik datorren berrikusi dugu eta ekarpena egin diezaiokegun azaldu ere. Ekarpena egin nahi duenak: Ander Txakartegi Irati irratian

Aspanovas: Bizkaiko haur minbizidunen guraso elkartea

Gaur ASPANOVAS bezalako proiektua ezagutzera joan gara. #AgertxoPirata erronka aitzakia hartuta Andrea Calvo kidearekin hitz egin dugu elkartearen inguruan. Berak aski ongi azaldu digu zein den Aspanovasen zeregina eta helburua eta proiektua parte hartzera animatu gaitu. Informazio gehiago nahi duenak: https://www.aspanovasbizkaia.org/ Aspanovaseko Andrea Calvo Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Aspanovas, #AgertxoPirata eta Aralar irratia

Gaurko saioa elkartasun ekimen baten berri ematen hasi dugu. Ekimenarekin saru baino lehen Andrea Calvoren eskutik Aspanovas elkartea ezagutzera joan gara. Ondoren, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Bukatzeko, Aralar irratira egin dugu bisita Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]