Udako ordutegia eta baratzea liburutegiko berriekin batera

Badira zenbait lagun despistatu oraindik ez dakitenak Aurizberriko Liburutegia udako ordutegia daukala, goizez lan egiten duela alegia, hala bergogoratu digu Mari Mar Agosek. Honi heldu diogu lehendabizi, ordutegia bergogoratuz. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren baratzeaz solastu gara baita liburu berrien inguruan ere. Mari Mar Irati irratian:

Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, […]

Bertatik bertara proiektua, ordutegi aldaketa eta liburutegiko berritasunak

Datorren ostegunean hasiko du udako ordutegia Aurizberriko Liburutegiak, hala azaldu digu Mari Mar Agosek bertako liburuzainak. Honetaz aparte liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu baita Bertatik Bertara azken jaialdiaren inguruan solastu ere. Mari Mar Irati irratian:

Formakuntzaren eta Bertatik bertara proiektuaren hurrengo ziten inguruan solastu zaigu Mari Mar Agosek

Gaurko kolaborazioa ohar batekin hasi du, bihar ostirala liburutegia itxita izanen dugula adierazteko Iruñean formakuntza saio bat baitu Mari Mar Agosek. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren inguruko hurrengo hitzorduak ekarri dizkigu. Mari Mar Irati irratian:

Elikadura osasungarri eta jasangarriaz solasean Elikalimeneko Isabel Juanizekin

Elikadura izaki bizidunon oinarrizko gauza bat izanik orokorrean ez diogu behar duen garrantzia ematen, are gehiago, elikadura horrek gure ingurugiroan izan lezakeen eraginaz ez gara jabetzen. Horri irtenbidea emateko, Auzperriko Guraso elkarteak gonbidatuta etorriko dira Elikalimeneko lagunak, Elikadura osasungarri eta jasangarriaz hitzaldi bat ematera. Honen inguruan, Elikalimen elikadura aholkularitzako kidea den Isabel Juanizekin solastu gara […]

Bertako elikagaietaz ikasi eta elikaduraz arduratzeko Bertatik Bertara proiektua abiarazi dute Aurizberriko eskolako guraso elkarteak

Aurizberriko eskolako jantokiaren itzulera dela eta guraso elkarteko kideek  pentsatu zuten bertan ematen ziren elikagaien inguruan bazela ikasteko eta elikaduraz zenbait irizpide ikasteko. Honen karietara Bertatik Bertara proiektua jarri zuten martxan eta La Caixaren Innova Local dirulaguntzetara aurkeztu zuten. Dirua jaso ondoren hasi dira ekimenak antolatzen eta lehendabiziko ekimena Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren […]