Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee, Mezkiritzeko jaiak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa “Mi pueblo lee” literatu jaialdia ezagutzen hasi dugu bertako antolatzailea den Maribel Medinaren laguntzarekin. Ondoren, jaietako egutegia jarraiki Mezkiritzen hartu dugu tokia eta Bea Oktabioren laguntzaz bertako jaiei egin diegu errepasoa. Bukatzeko, ostiralero lez, Erronkari bisitatu dugu Julian Gabasen eskutik bertako berriak jasotzera. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Badatoz Laurentxi elkarteko 20-21 ikasturterako ikastaroak

Urtero antolatzen dituzte zenbait ikastaro eta aurten zailtasun gehiagorekin bada ere hemen ditugu Laurentxi elkarteak antolatutako ikastaroak. Honetaz solasteko Bea Octavio kidearekin izan gara eta berak azaldu digu osasun larrialdiak eskatzen dituen neurrietara egokitu behar izan dituztela ikastaroak. Beak adierazi digu ikastaroak atzeratu eginen direla partaide guztien segurtasuna bermatua izan dadin. Bea Octavio Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Laurentxi elkarteko ikastaroak, Karrape irratia eta COVID txertoaren itxaropena

Gaur Laurentxi elkarteko Bea Octavio izan dugu, aurten prestatu dituzten ikastaro berrien inguruan solasteko. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko tartearekin izan gara COVID gaitzari aurre egiteko txertoan dagoen itxaropenaz aritu delarik. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko