Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Berdintasun diagnostikoaren bergogorapena

Asteartero egiten dugun geldialdia egiten hasi dugu saioa. Aralar irratian izan gara Martin Juanenak bertako kronika pasa zezan. Ondoren, Igualar kontsultategiko Arantxa Hernandezeri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak berdintasun diagnostikoa egiteko inkestak zabaldu baititu.   Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Berdintasun plana burutzeko diagnostikoa egiten dabiltza Auñamendiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Igualar kontsultoriak

Lanean harrapatu dugu Igualar Kontsultoriako kidea den Arantxa Hernandez Lacalle. Auñamendiko Gizarte zerbiztuen mankomunitateak hala eskatuta Berdintasun diagnostiko bat egiten dabiltza. Horretarako, administrazioak, bertako langileak eta zonaldeko bizilagunekin elkarlanean informazioa jasotzen dabiltza. Arantxak maisuki erakutsi digu egiten dabiltzan lana, betiere etorkizun batean Berdintasuna iparrorratz izanik administrazio desberdinek lanean jar daitezen. Berak animatu gaitu diagnostiko honetan […]

Egun On, Auñamendi! Berdintasun diagnostikoa Auñamendin, Karrape irratia eta azaroko Mendixut

Gaurko saioa berdintasunaz solasten hasi gara Igualar kontsultoriako kidea den Arantxa Hernandez Lacalle lagunarekin, beraiek baitira Auñamendiko Berdintasun diagnostikoa egiteko lanean dabiltzanak. Ondoren, Leitzara joan gara Karrape irratira Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan. Bukatzeko Mendixut aldizkariari errepasoa egin diogu Rita Labianoren laguntzaz. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]