Presoen afera konponbidearen bidean jartzeko giltzak batzera deitu dute Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak
Bilboko La Casillatik arratsaldeko 16:00etan hasiko da larunbatean Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak deitutako “Konponbiderako Giltzak” manifestazioa. Leloa urriaren 21ean aurkeztutako manifestuari ematen dio jarraipena eta finean euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen politikak eten ditzaten eskatzea da. Babes zabala jaso du mobilazioak baita manifestuak ere. Hau guztiaz solastu gara Sare Herritarrako bozeramailea den Mikel Mundiñanorekin. […]