Hezkuntza alorreko eragileen ezinegona kurtso berria hastear

Ostiralean egin zuten agerraldia hezkuntza arloko eragileek. Aspaldian ikusitako argazkirik anitzena euren kezka azaltzeko. Osasun krisia dela eta, kurtsoa astebete besterik ez denean faltatzen ez baitakite zer nolako funtzionamendu edo protokolo eraman beharko dituzte. Aurreko ostiralean Gimeno sailburuak hainbat zertzelada eman zituen plan berriari dagokionez, baina horrek ez ditu eragileak asetu. Hau guztiaren inguruan Steilas […]

Egun On, Auñamendi! Hezkuntzaren egoera eta Ezpelzaintza2050 egitasmoa

Gaurkoa hezkuntzari begira jarri gara. Kurtso hasierarako astebete geratzen denean osasun krisiari nola aurre eginen zaion kezkak eta ardurak eragin ditu hezkuntza arloko eragile eta norbanakoei. Honetaz solasten Steilas Nafarroako Edurne Errearekin izan gara. Ondoren, Ezpelzaintza 2050 egistasmoa ezagutzera hurbildu gara Abaurregainara eta bertatik aritu zaigu Nayara Tanit egitasmoko koordinatzailea. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: […]

Egun On, Auñamendi! Ekonomia soziala eta Edurne Erreak eginiko zerrenda

Gaurkoan Naiz irratitik REAS Nafarroako kidea den June Sanmillaneri eginiko elkarrizketa ekarri dugu, osasun krisi osteko garaiaz hausnartzeko. Bukatzeko Edurne Erreak bideratu zigun erritmo dantzagarriz eta gozagarriz jositako zerrenda berreskuratu dugu. Izenburua: Maiatzaren 21eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda 12+1.atala: Edurne Errea

Astelehena eta bidai bat egin dugu Edurne Errearekin batera. Berak hala aipatu digu zerrenda egiteko bere bidaiak izan dituela oinarri, eta atsegin handiz bidaiatu dugu guk ere. Abestiak: 1-Sugaar – Elkano Browning Cream2- Habanot nechama – So Far3-Anhelando Iruya- Peritá Chingó4-Atharratzeko gazteluko kantua- Benito Lertxundi5-SMT- Berri Txarrak6-Se quemo – La otra7- The Pretender – Foo […]

Egun on, Auñamendi! Busa, Astean Behin eta Pirinioko Soinu Bandaren 12+1 atala

Hasi dugu lineako autobusaren ordutegi berria aipatu dugu eta Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako “Astean Behin” jolasaren bigarren astea dela ohartarazi dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandaren tartea izan da. Gaur Edurne Erreak gidaritza hartu duelarik. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko