Ekintza bandalikoak izan dira azken egunetan Aezkoako mendietan

Bazka eremuen hertsiduren kentzea, ganaduaren edana ziurtatzen duten asken apurtzea,… izan dira azken egunetan gertatu diren zenbait ekintza. Ekintza bandalikoen ugaritzeaz arduratuta Aezkoako Batzarre Nagusiak ohar bat kaleratu zuen astelehenean, zentzudun izateari dei eginez eta ekintza hauek publikoki irmoki salatuz. Gaiaz aritu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin zeina adierazi digun ostiral honetan Batzarre […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Aezkoako mendietan izandako ekintza bandalikoak eta Auritzeko jardunaldiak

Saio honetan Aralar irratira bueltatu gara Martin Juanenak bertako kronika pasa zezan. Ondoren, Karlos Bueno Aezkoako Lehendakaria izan dugu gurean Aezkoako mendietan izandako ekintza bandalikoen inguruan solasean. Bukatzeko, Bi Nafarren elkarteko Begoña Lopez izan dugu larunbatean Auritzen izanen diren jardunaldien inguruan elekatzen. Izenburua: Irailaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko