Erroko eskolako lagunek E(l)karpen berri bat antzerki musikala estreinatuko dute ekainaren 14 eta 15ean

Taula gaina hartuko dute Erroko eskolako ikasleek euren E(l)karpen Berri Bat antzerki musikala aurrera eramateko asmoz. Orain buru-belarri dabiltza entseguak egiten eta dagoeneko bere lehen emanaldirako (Ekainak 14) sarrera guztiak saldu dituzte, horrexegatik bigarren data bat ere paratzea adostu dute, ekainaren 15a. Antzerkia ez ezik 13 kanta barnebiltzen duen CD berri bat ondu dute euren […]

Seme-alabekin komunikazioa hobetzeko tailerrak emanen dituzte Erron eta Garraldan

Pirimakume topaketetan jolas bat egiten ezagutu genuen Bienpensar Educacion Emocional-eko Pilar Lopez. Emozioak nola azaldu eta nola garatu lantzen ohi ditu harremanen bitartez eta honetan Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deitu izan du guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tailer bi eman ditzan. Lehena ostegun honetan izanen dugu Erroko eskolan eta berak azaldu digu zelan izanen […]