Egun On, Auñamendi! EuroVelo3 , Agoitzen Taupadak eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan asteazkenean izadako EuroVelo3aren aurkezpenaz solasten hasi dugu, Karlos Bueno, Aezkoako Batzarreko lehendakariarekin. Ondore Arrieta Iribarren Agoitzeko dantzarien elkartekoa izan dugu Taupadak ikuskizunaz mintzo. Bukatzeko, Julian Gabas izan dugu Erronkariko azken unekoak aipatzen. Izenburua: Maiatzaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Euroveloren aurkezpenaz eta Kultur Olaren inguruan Aezkoako Lehendakariarekin solasean

Aezkoako Lehendakaria den Karlos Bueno Reka izan dugu gaur irratiko mikrofonoetan pasa den asteartean inauguratu baitziren Euroveloko lanak Orbaitzetako Olan. Hor parte hartu zuen ere Pato eta bertan nabarmendu bertakoen lana dela garrantzitsuena horrelako proiektuak bideragarriak izan daitezen. Bertan nabarmendu nahi izan zuten ere etorkizunean Kultur Olak zer nolako garrantzia izanen duen. Nafar Gobernuak ateratako […]