Egun On, Auñamendi! Asteburuaren errepaso musikatua, Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita.

Gaurkoa asteburuari errepaso musikatua egiten hasi dugu. Errepaso honetan zinemaldia, Aezkoako hauteskundeak eta Ezpelzaintza egitasmoa bildu ditugu. Ondoren, Euskalerria irratira jo dugu. Normalean Mikel Bujanda ibiltzen zen berriemaile baina gaurkoan Haritz Pascualek hartu du bere lekukoa.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu aspaldiko partez gure laguna den Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan eta berak esan digunagatik […]

Ezpelzaintza2050: Ezpela zaintzeko auzolan erraldoia

Ezpelaren tximeletak eragiten ari duen triskantza ikusirik, Abaurregainan ezpelaren zainketa eta biziberritzea ahalbidetzeko lanean jarri ziren. Hortik sortu zen Ezpelzaintza2050 egitasmoa, Nayara Tanitek koordinatzen duen auzolan erraldoia. Egitasmo honen nondik norakoak azaldu dizkigu Nayarak eta baita parte hartzera animatu ere. Sortu zuen taldea eta ekin ezpel-fruituak lortu eta gordetzeari. Informazio gehiagorako: https://www.turismoabaurrea.com/ Nayara Tanit Irati […]