Gazteek euskararen aldeko lanaren lekukoa hartu dute

Maiatzaren 21ean zenbait euskaltzalek euskararenganako babesa adieraztera deitu zuten pasa den asteburuan Donostin eginiko agerraldian. Bertan zen Unai Irigarai auriztarra eta jakin izan dugu euskararen aldeko lanketa egiteko Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu berri dela. Bihar, apirilaren 8an aurkeztuko da sarea eta guzti honen inguruan solastu gara berarekin. Unai Irigarai Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Pottoka eta Sherpa Miguelen diska berria, Xantiren Auzolotsak, Gazte Euskaltzaleen sarea eta Korrika

Gaurko saioa mugitua izan da. Lehendabizi Amaiurretik etorri zaigu Pantxo Etxebere Pottoka bere azken diska aurkeztera zeinetan Auñamendi Road kantua landu duen besteak beste. Gero Xanti Begiristainekin izan gara eta berriz ere solastu zaigu bere auzolotsen inguruan. Ondoren, Unai Irigarai izan dugu Gazte Euskaltzaleen sarea aurkezten. Bukatzeko, Julen Mendizabalek Korrikaren inguruan eginiko kronika paratu dugu. […]