Hartza eta Tximinoa Auritzeko karrikak hartuko dituzte larunbatean berriz ere

Pandemia alde batera utzita ohiko formatua berreskuratzen dabiltza zenbait ospakizun eta horietako bat dira igautreak edo ihauteriak. Larunbat honetan berriz ere Hartza eta Tximinoa Auritzeko kaleak hartuko dituzte eta bertakoak xaxatzen arituko dira. Honen inguruan Auritzeko bizilaguna den Unai Irigarairekin solastu gara gaurkoan.          Unai Irigarai Irati Irratian:

Egun on, Auñamendi! Eneko Manute NSK festibala eta Mirari Zabaltza, Orbaiztako ihauteriak.

Gaurko saio hasieran Eneko Manuterekin izan gara, Urzainkiko NSK blues rock festibaleko antolatzaileetako bat. Festibal honen historia eta gaur egungo egoera kontatu digu. Ondoren, Mirari Zabaltzarekin izan gara eta pasa de asteburuan Orbaizetako igautreak nola joan diren kontatu digu. Izenburua: Otsailaren 24ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko