Agoitzeko eta Aurizberriko irakurle taldeek ireki dute ikasturtea eta irakurketa lagundua martxan jarri dute Aurizberrin ere

Pasa den astean elkartu ziren lehenbizikoz ikasturte honetan. Aurizberrin asteartean batu ziren Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eleberri beltzaz solasteko. Asteazkenean aldiz, Agoitzeko Euskararen etxean izan zen zita eta bertan Miren Agur Meaberen Kristalezko Begi Bat eleberria landu zuten. Honetaz aparte, Aurizberrin irakurketa lagundua egitasmoari emanen diote bide, Miñan eleberriarekin, batez ere euskaraz irakurtzea […]