Baionako Orbel taldea ezagutu dugu

Hegan izeneko lehen lan luzea plazaratu du Orbel taldeak, duela urtebete lan txiki bat atera ostean. Aurreko astean Miarritzeko Atabal aretoan jo, asteon Bilboko kafe antzokian arituko dira eta nazioarteko bira eginen dute datozen asteetan. Taldeko musikari Txomin Urriza aritu da Irati irratian gurekin hizketan. Orbel taldea Irati irratian

Egunon Auñamendi! Pirinioko paisaia, irrintziak eta Erroko kantu zaharrak

Irati irratian egunkarietako albisteekin hasten dugu irratsaioa, eguraldia errepasatu eta eskualde ezberdinetan aritzen gara gero solasean. Gaur Martin Juanena Aralar irratiko kidea aritu da gurekin, asteartero bezala. Musika aditu ondoren, Karekin kultura ekimeneko Kati Leatxe izan da gurekin irratian, Pirinioko lurralde antolaketarako paisaiak duen garrantziaz hitz eginez. Agoitzen, Auritzen eta Erronkarin izango diren hitzaldien berri […]