Aldaketa klimatikoaz solastu eta eztabaidatzeko guneak plazaratuko ditu Aise kooperatibak Nafar Pirinioan

Askotan entzun dugun terminoa dugu Aldaketa Klimatikoa. Batzuk ezeztatzen dute beste batzuk aldiz onartu baina komunitateak nola nabaritzen duen gutxitan jakin izan ohi dugu, bada honi erantzuna emateko dator Aise Kooperatibak abian jarriko dituen Foro eta Elkarrizketa irekiak. Bi foro egitea aurreikusten dituzte horietako bat martxoaren 16an Erronkarin. Halere prozesua eta aldaketa klimatikoa lantzeko zenbait […]

Biolentzia matxistaren kontra elekatuz Erroko Laurentxi elkartearekin

Azaroaren 25, emakumeen kontrako biolentzia gogora ekartzeko eguna da batez ere. Eta guk Erroibarreko Laurentxi elkartearekin egin dugu. Igandean dokumentala ikusi eta kontzentrazioa egin zuten Aintzioan. Guzti horretaz mintzatu da Irati irratian Elena Xankoi. Laurentxi elkartea Irati irratian

Egunon Auñamendi! Azaroaren 20an Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratu ditugu

Ez da posible kantatu zuen Ruper Ordorikak bere adiskide Josu atxilotu zutela jakin zuenean; ez dela posible egingo zuen oihu batek baino gehiago duela 30 arte urte Madrilen hil zutenean. Bost urte lehenago GALek beste euskaldun bat hil zuen Bilboko bere kontsultan: Santi Brouard. Ane Muguruza elkarrizketatu dugu ezagutzera heldu ez zen bere aitaren heriotzaren […]

Liburutegien nazioarteko egunean, Aurizberrin liburuen epelean

Liburutegian liburuak baino gehiago aurkituko dituzu: ametsak, istorioak, jakintza, papera… eta Marimarrek Liburutegien nazioarteko eguna nola ospatuko duten kontatu digu Irati irratian. – Zein da gure inguruan liburu gehien irakurtzen dituen herria?– Zenbat liburu banatzen ditu Aurizberriko liburutegiak?– Biblionetaren ibilbidea ezagutzen duzue?Marimar liburuzaina Irati irratian

Joan Tornés Kataluniarako bidean elkartasunez

Abaurrepeako bizilaguna da Joan Tornes katalana. Eta Kataluniara bidean harrapatu du Irati irratiak. Errepide bazterretik gaurko sententzia izan du hizpide eta Katalunian emango den erantzuna aurreratu du. Datozen egunetan ere zuzenean arituko da Irati irratian. Joan Tornes Irati irratian sententziari buruz.

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.

Baionako Orbel taldea ezagutu dugu

Hegan izeneko lehen lan luzea plazaratu du Orbel taldeak, duela urtebete lan txiki bat atera ostean. Aurreko astean Miarritzeko Atabal aretoan jo, asteon Bilboko kafe antzokian arituko dira eta nazioarteko bira eginen dute datozen asteetan. Taldeko musikari Txomin Urriza aritu da Irati irratian gurekin hizketan. Orbel taldea Irati irratian