Bidezko eta gardentasunean oinarritutako oposaketak exijitu dizkiote Hezkuntza departamentuari irakasle plataforma batek

Ikasturte amaieran izan ziren Hezkuntzan oposaketak eta hauek ez dira zaratarik gabe pasa, bertatik irtendako emaitzak ez baitituzte hainbat lagun asetu. Ez hori bakarrik, gaitegi ofizialik ez egotea asko zaildu izan du ikastea, are gehiago askok lanean zirauten bitartean. Honi gehitu behar zaio, epai-mahaiek ez dituztela irizpide berdinak eta horrek guztiak hautsak harrotu ditu, zenbaiten […]

Berriz ere oposaketetan euskara zokoratuta

Nafarroan eguneroko ogia bilakatu da euskarafobiaren inguruko ika-mikak. Azkenetarikoa, zeladore oposaketetan sindikatu batzuen helegitearen ondorioz egondako euskararn bazterketa. Lehendabiziko oposaketak zeladoreenak izan dira zeinetan alemaniera, ingelesa eta frantsesa baloratu den, euskara ez ordea. Arazo honen inguruan zeladore lanetan diharduen Maxi Valencia lagunarekin izan gara gaurkoan. Iosu Eseberri Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskara oposaketetan eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisitak

Gaurkoa oposaketen inguruan solasten hasi gara Maxi Valencia zeladorearekin, berriz ere, oposaketetan , Nafarroan ez baita aintzat hartu euskararen ezagutza. Ondoren, Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Izenburua: Urtarrilaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko