Sahara liburuaren aurkezpena, udako ordutegia eta oporraldia Aurizberriko Liburutegian

Burutu egin zen pasa den ostiralean Sahara Herri Bat Erresistentzian liburuaren aurkezpena. Bertan Kristina Berasainek Sahararen historia eta erresistentziaren berri eman zien bertaratu ziren lagunei. Horrekin hasi da gaurko kolaborazioa Mari Mar Agosek, gerora udako ordutegiaren gogorarazpena egin eta uztailaren 3tik 19ra oporraldia izanen duela gehitzeko. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Ordutegi aldaketa eta euskarazko irakurle taldea

Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan astelehenetik aurrera arratsaldeko ordutegia izanen duela azaldu eta baita euskarazko irakurle taldea urrian hasiko dela komentatu digu ere. Mari Mar Irati irratian:

Neguko ordutegia, hurrenko ekintzak eta oporrak

Gaur oporretan harrapatu dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea.Gaur eta bihar jai egun hartu ditu eta urriko lehendabiziko bi asteak ere opor hartu ditu uda osoan lanean egon ostean. Astelehenean itzuliko da lanera neguko ordutegiarekin (arratsaldez). Mari Mar Irati irratian:

Liburutegiko funtzionamendu berria eta ordutegi aldaketa

Obrak direla eta Auzperriko liburutegiak bere jarduna moldatu behar izan du eta honen inguruan solasten hasi gara Mari Mar Agos liburuzainarekin. Irailaren 15ean ordutegi aldaketa izanen dela gehitu digu ere. Marimar liburuzaina Irati irratian