Abaurregainako patata biltegia enpresa haztegi bilakatuko da Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin

Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiaren eta Abaurregainako udalaren hitzarmenaren sinatzeak 314.000 euro bideratuko ditu Abaurregainako patata biltegia enpresen haztegia izateko. Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza nagusiko buru den Ruben Goñik eta Abaurregainako alkate den Patxi Encajek etorkizunari ateak ireki ahal dion hitzarmena sinatu dute, zeina Nafar Gobernuak 314.000 euro bideratuko dituen Abaurregainako patata biltegian birgaitze lanak egin daitezen […]

Eskola garraioan izandako murrizketen kontrako aldarria

Gaur protesta eguna izan dute Garraldako eskola garraioaren baitan. Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentutik aldaketarik ez denez egon Abaurregaina, Garaioa, Orbaitzeta eta Hiriberriko gurasoek ez dituzte euren seme-alabak eskola garraioan igo. Garraldako eskolako kanpokaldean kontzentrazioa burutu dute, murrizketa salatuz. Honetaz solastu gara Patxi Encaje, Ainhoa Mendia, Maite Maisterra eta Karlos Buenorekin. Patxi Encaje Irati irratian Ainhoa […]

Egun On, Auñamendi! Garraldako eskolako garraioa hizketagai

Gaurkoa Garraldako eskolako garraioarekin dagoen arazoaz aritu gara hizketan. Horretarako, Abaurregainako alkatea den eta gurasoa den Patxi Encaje izan dugu gurean. Ondoren, Garraldako zuzendaria eta bertako ama den Ainhoa Mendiarekin izan gara bere ikuspegia jasotzeko. Hori amaituta, Garaioako Maite Maisterrarekin izan gara bere iritzia eman zezan, bera Garraldako eskolara doa haur baten ama baita. Bukatzeko […]

Murrizketak Garraldako eskolarako garraioan

Astelehenean izan genuen arazo honen berri. Aurten Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentuak bi lineatan kokatu du Garraldako eskolako garraioa. Horrek suposatuko lukeena aztoratu ditu bertako gurasoak. Honetaz solasteko Patxi Encajerekin izan gara bera baitago arazo honi konponbidea ateratzeko lanean. Berak adierazi diguna da, edozerren gainetik haurren ongizate eta segurtasuna dagoela eta ideia horrekin lanean daudela. Patxi […]

Egun On, Auñamendi! Gure Esku Dagoren argi ekimena, Auzperriko liburutegia eta Garraldako eskolako garraio arazoak

Gaurko saioa Gure Esku Dagok, Llum i Llibertat eta ANCrekin batera eginen duen ekimena ezagutzen hasi dugu Jexux Olaziregiren laguntzarekin. Ondoren Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Bukatzeko, Garraldako eskolaren baitan garraioaren inguruan sortutako arazoa ezagutu dugu Patxi Encajeren ahotik. Izenburua: Irailaren 3ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]