Pirineki esnekiak Tolosan ospatutako esneki eta gazta txapelketan lehen saria jaso du

Pasa den azaroaren 5ean izan zen Tolosako txapelketa eta nahiz eta bertan ezin izan ziren egon beren gazta bai egon zen eta Gazta Onduen sailean lehen postua eskuratu zuen. Pirineki Esnekiak ekoizpen etxeaz ari gara eta gaurkoan bertako Aitor Zazpe izan dugu honetaz solasean. Sariaz aparte egungo egoeraz mintzatzeko aukera ez dugu galdu. ZORIONAK PIRINEKI […]

Pirineki esnekiak, aitzineko eran egindako esnetik eratorritako produktuak

Izugarri pozten gaitu zonaldean negozio berri bat irekitzen denean eta batez ere familia baten ekinaz sortua bada. Gaurko honetan, Auzperrira jo dugu Aitor Zazpe lagunarekin egotera eta bertatik bertara Pirineki Esnekiak ezagutzeko. Aintzineko moduan egindako esnetik eratorritako produktu goxoak saltzen dituzte haien artean esnea, yogurtak, gasna freskoa eta gasna guria. Aitor Zazpe Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Pirineki Esnekiak eta Karrape irratia

Gaurko saioa negozio berri bat ezagutzera joan gara, Auzperrin kokatua dagoen Pirineki esnekiak, Aitor Zazpe lagunaren laguntzarekin. Ondoren, Karrape irratira bisita egin dugu, bertan Unai Zabaleta lagunaren eskutik leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko