Udaberri giro nahasiak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Udaberria aldaketa eta giro nahasiaren erakusle izan ohi da meteorologia munduan. Asteburuak utzitako berotik negu giro bete betera igaro gara hiruzpalau egunen buruan. Hau guztia landu dugu David de Andres (@Noainmeteo) lagunarekin baita asteburuko eguraldiaren iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Negu-udaberriaren errepasoa eta aste amaiera eta aste santurako iragarpena David de Andresen eskutik

Negu arraroari udaberri arraro baten hasiera jarraitu dio eta horretan jarri dugu arreta David de Andres lagunarekin. Ondoren aste santurako iragarpenarekin sartu gara, hau ere eguraldi aldrebestua dakarrela komentatu digu.        David de Andres Irati irratian

Korrikaren nondik norakoak landu ditugu Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin

Harro Herri lemapean hasiko da gaur 23. Korrika Irunen eta bihar eta etzi gure lurretatik zeharkatzen izanen dugu. Honekin batera zenbait ekimen antolatu dira Korrika Kulturalaren baitan eta horiek errepasatu ditugu Idoia Zabaltzarekin.    Informazio guztia Korrikaren webgunean Erne! Kilometroak aplikazioa mugituta ageri dira beraz kasu egin bertako AEK-ko kideak markatutako puntuei.   Idoia Zabaltza […]

Azken elur eta prezipitazioei errepasoa, antizikloia eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Elurra eta euriak pasa ostean baloratzeari ekin diogu David de Andresen eskutik. Ez hori bakarrik, aste bukaera honetarako iragarpena ere helarazi digu. Korrikari dagokinez ostiral arratsalde gauean eta larunbat goizaldean eguraldi lainotua eta tenperatura freskoak espero dira, larunbata egunean zehar eguraldi eguzkitsua izanen dugula adierazi digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Erronkariko larunbateko Foro irekiarekin emanen zaio Pirinioan Aldaketa Klimatikoaren inguruko hausnarketa saioei

Auzperri, Aribe, Erronkari eta Jaurrietako lan saioak amaituta zeinetan orotara 40 lagun parte hartu duten, larunbata honetan Erronkariko Eskola Zaharrean arratsaldeko 17:00etan Aise Kooperatibak emanen dio amaiera Aldaketa Klimatikoaren inguruko Pirinioko hausnarketa saioei. 4 ikuspegietatik egin beharko diote aurre bertaratzen direnek  “Zer egingo dugu Aldaketa Klimatikoaren aurrean?” galderari. Gutzi honen inguruan solastu gara Aise Kooperatibako […]

Negu eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri digu. Barealdiaren erdian izan gara gaur  David de Andresekin. Berarekin errepasatu ditugu elur geruzak eta asteburuak utzitako datuak eta horren ondotik datorren asteburuaren iragarpenarekin sartu gara.      David de Andres Irati irratian

Asteburuko prezipitazio eta elurrak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri zigun. Asmatu egin zuen David de Andresek eginiko iragarpenean eta elurra heldu zen gurera, nabarmentzekoa Abaurregainan izandako 50 cm-ko geruza edota Belagoako estazioko 1,2 metroko geruza. Baita aipatu digu elur jausi batek arazoak sortu ditu Belagoan eta honen ondotik aste bukaera honetarako eguraldi iragarpenarekin sartu […]

Udaberri eguraldiari errepaso, aldaketari begira egin digu David de Andresek eguraldi iragarpena

Beno udaberri aro betean izan gara azken egun hauetan, tenperatura goxoak garairako esna genezake ez ohikoak izan direla ere. Hau guztia errepasatu dugu David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, gaur gertatu behar den eguraldi aldaketa komentatu digu eta egunez-eguneko iragarpena eman.      David de Andres Irati irratian

Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]