Egun On, Auñamendi! Indiako laborarien egoera eta Karrape irratia

Saio honetan Hala Bediko lagunek Xabi Lasarekin izandako hartuemanarekin hasi gara. Indiako laborarien inguruko egoera ekarri digu gaurkoan Xabi Lasak. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 24ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta errepaso internazionala Hala Bedin

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Xabi Lasak eginiko errepaso internazionala ekarri dugu gurera. Izenburua: Otsailaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Maialen Lujanbioren Aberria ez da patria eta Bolivia eta Txileko egoera

Gaurkoan Maialen Lujanbioren bertso batekin hasi dugu. Mikel Zabalzaren kasua aipatzen zuen “Aberria ez da Patria” bertsoan. Azaroaren 8ko antzerkia iragartzeko baliatu dugu ere. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Xabi Lasarekin Bolivia eta Txileren inguruan izandako solasaldia ekarri dugu. Izenburua: Urriaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Irratiko inkesta ,Aralar irratia eta internazionalismoa

Gaur irratiak atzoko egunean abian jarritako inkesta aurkezten hasi dugu. Ondoren, Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Xabi Lasak Hala Bedi irratian internazionalismoaren inguruan eginiko kolaborazioa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Maskarillak egiteko sarea, Pirinioko Mikroipuin lehiaketa eta internazionalismoa

Gaur Abaurregainan hasi dugu saioa, Maskarillak egin eta banatzeko sareaz mintzatu baikara bertako Blanca Carballorekin.   Ondoren, Idoia Zabaltza .izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko saioan luze eta zabal mintzatu gara Pirinioko II. Mikroipuin Lehiaketaz. Bukatzeko, Hala Bedi Irratiko Xabi Lasaren kolaborazioa hartu dugu izandako tentsio internazionaletaz jabetzeko. Izenburua: Maiatzaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]