Porrotx Irati Irratian!

Egun heldu dira Porrotx eta Marimotots Pirinioetara, Zorionak Marimotots! ikuskizunarekin. Otsagabian arratsaldeko bostetan izanen da antzerkia eta Porrotxek erran digun gisan, aste tartez izanik ere, eta agian haur gutxi izanik ere, anitx kontent etortzen dira gure ibarretara beti, “keben begietara begiratzen ahal zaielako haurrei eta oso gertukoa delako hartu-emana”. Pirinioa bizirik ikusi nahi dute haiek […]