Errigorako olioa bildu daiteke jada, euskaltegian

Errigora proiektuarekin bat eginez, 75.000 litro olio eskatu dira aurten, 5.000 etxe baino gehiagotan. Emaitzak iazkoak baino askoz hobeak dira: 2015. urtearekin alderatuta %65 egin du gora eskariak; 2014rekin alderatuz berriz, %150 gehiago eskatu da. Pirinioetako AKEk kudeatu ditu eskariak eskualdean, eta eskariak biltzeko prest daudela jakinarazi dute.

errigora

Olia biltzeko euskaltegitik pasatzeko edo eskatutako pertsonarekin kontaktuan jartzeko eskatu dute, baita dirua justu eramateko.

Oraingoan bai! Oraingoan, gure txikitasunean, ederra egin dugu!!! Mila esker hau posible egin duzuen Errigorako kide, euskaltegi, ikastola, eskola, herri komunikabide, lantoki, elkarte eta herrigintzako boluntario guztiei!

Iruzkindu