Elikadura burujabetzaren alde eta eredu industrialen kontra mobilizatzera deitu dute 150 elkartetik gora larunbata honetan

Otsailean elekatu ginen azkenengoz Gotzone Sestorain Zabaleta nekazari eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintzailearekin. Bertan elikadura eta nekazaritza zein abeltzaintza mota honen defentsan artikulatutako manifestuaren berri eman zigun eta jadanik 150 erakundetik goiti sinatu dute. Sinatu ez ezik ikusita lehen sektorearen egoera eta batez ere ekoizle ekologiko zein txikien egoera mobilizatzera deitu dute Nafar gizartea. Mobilizazioa larunbata honetan irtengo da Baluarteko plazatik arratsaldeko 17:30tan.

 

 

 

Gotzone Sestorain Zabaleta Irati Irratian

Iruzkindu