Enkantean salduko dute Aribeko Casa Toni etxea

2016ko ekainaren 14an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezina, eta enkantea egitea. Aribeko Casa Toni gisa ezagututako etxea da enkantean jarri dutena.

Enkantea 2016ko irailaren 28an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartuta). Dena den, enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutze interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Informazio gehiago Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruzkindu