Nafarroan elkarbizitza eraikitzen jardunaldian parte hartu du Mikel Zabalzaren sendiak

Bakeaz, elkarbizitzaz, memoriaz solas egin zuen ostiral arratsaldean Mikel Zabalzaren arreba Lourdes Zabalzak Nafarroako Parlamentuan, Foro Sozialak antolatutako hitzorduan.

Osoko bilkurako ganberan, biktima ugari elkartu zituzten. Carlos Perez Conde kazetariak gidatuta Iñaki Garcia Arrizabalagarekin batera aritu zen Zabalza. Haren aita Juan Manuel Garcia Cordero, 1980an, Komando Autonomo Antikapitalistek bahitu zuten, eta bi tiro emanda hil. Hona jardunaldien bideoa:

Iruzkindu