Bisita Garraldako Etxabarrengoan

Astearte goizean, Etxabarrengoa euskaltegian bisita jaso zuten. Bertan bi parlamentari, Kontseiluko kideak, Euskarabideako kideak eta AEK-ko koordinatzailea izan ziren.

AEK-ak bultzatutako ekimena zen bisita administrazioan eta euskalgintzan ibiltzen diren pertsonek ikus zezaten zer nolako lana egiten den egunerokoan AEK-an , ez baita soilik Korrika antolatzen duen erakundea.

AEK-ak zabaldutako mezuan Eduardo Galeanoren hitzak plazaratu zituzten, “jende txiki askok, gauza txiki asko eginez, mundua alda lezake” eta hala erakutsi zuten.

Iruzkindu