Amua antzezlanak emanen dio hasiera Auñamendiko Antzerki zikloari

Bono laguntzen aferaz solastu ginen azkenengoz Iratxe Anduezarekin, Auñamendiko Bitxiloreek erronka handia baitzuten Auñamendiko Antzerki Zikloarekin. Gaur da eguna, zeinetan zikloa egitea lortu eta igandean estreinatu eginen duten, Axut konpainiaren Amua antzezlana izanen baita estreinua egiteko arduraduna. Jende zein erakunde eta negozioen inplikazioa nabarmendu nahi izan ditu, hauek ahalbidetu baitute proiektu honek aurrera egin zezan.

Igande honetan arratsaldeko 18etan izanen da antzezlana eta 8€ bonoa eskuragarri izanen duzue mezua bidaliz 667974106 telefonora

 

Iratxe Andueza Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu