Berritasunez beteta dator Auñamendiko bigarren antzerki zikloa

Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira […]

Amua antzezlanak emanen dio hasiera Auñamendiko Antzerki zikloari

Bono laguntzen aferaz solastu ginen azkenengoz Iratxe Anduezarekin, Auñamendiko Bitxiloreek erronka handia baitzuten Auñamendiko Antzerki Zikloarekin. Gaur da eguna, zeinetan zikloa egitea lortu eta igandean estreinatu eginen duten, Axut konpainiaren Amua antzezlana izanen baita estreinua egiteko arduraduna. Jende zein erakunde eta negozioen inplikazioa nabarmendu nahi izan ditu, hauek ahalbidetu baitute proiektu honek aurrera egin zezan. […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Auñamendiko Antzerki Zikloa eta Covid gakoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Auñamendiko Antzerki zikloaren antolatzailea den Auñamendiko Bitxiloreetako Iratxe Andueza izan dugu zikloaz mintzatzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik Talde inmunitateaz aritu zaigularik. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Euskarazko antzerki zikloa antolatu dute Auñamendiko Bitxiloreek

Auñamendiko Bitxiloreak Euskararen Ginkanara aurkeztutako 5 lagunek osatzen duten taldea da eta hemendik sortzen da euskarazko antzerki ziklo bat egitearen ideia. Ekainaren 27an hasi eta irailera bitarte hiru emanaldi antolatu dituzte Auritzen bat eta bi Aezkoan. Orain diru-laguntzen bila dabiltza eta ate desberdinak joz aritu dira egunotan. Bonolaguntza batzuk atera dituzte antzerki zikloa aurrera ateratzeko […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Auñamendiko Antzerki zikloa eta Covid gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Auñamendiko Bitxiloreak taldeko Iratxe Andueza izan dugu Auñamendi antzerki zikloa aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik besarkaden inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko