Bertako euskalkiak sustatzeko ekimena dugu Elebetean Behin

Urte berri honek egitasmo berri bat dakarkigu Pirinioetan. Bortuetako Euskalkien Forotik eratorritako lan bat abiatu dute bertako euskalkiak gure egunerokotasunean txertatzeko asmoz. Egitasmo honi Elebetean Behin deitu diote eta Pirinioko mahaiko euskara batzordeak eraman du aurrera Gupirinioko lan taldearekin batera. Hilabetez hilabete hamarna hitz edota esamolde plazaratuko dituzte. Honetaz, Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderekin mintzatu gara gaurkoan.

Halere ez da egitasmo bakarra izan hitz egin duguna, aprobetxatu dugu Idatz Diezaiogun Pirinioari liburuskaz solasteko. 2021eko udan Narratiba komunitarioko tailerrean du oinarri eta bertan sortutako lanak barnebiltzen ditu irakurri eta horietariko zenbait entzun ahal izateko. Liburuxka hauek, Gupirinioko egoitzetan topa litezke eta Mendixutekin batera ere banatu izan da.

Bertako lanak entzuteko:

 

Ainhoa Elizalde Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu