Egunon Auñamendi! Pirinioa zuritu du elurrak

Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) Pirinioko ponentziari buruz Irati irratian

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria izan dugu gaur Irati irratian. Pirinioko ponentzia berreskuratzea lortu du EH Bilduko Nafarroako parlamentuan eta hemendik aurrerako urratsei buruz aritu da gurean. Horrez gain euskararen gaineko sententziak, Skolae edota Altsasuko gazteen auziaz ere aritu da Bakartxo Egunon Auñamendi! saioan. Azkenik urriaren 12an Bagoaz! lemapean Iruñean eginen den manifestazioa eta ekitaldi […]